XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B Taldea. Eutsigarritasuna eta Garapena: Eutsigarritasunaren adierazkariak; Lurralde kudeaketaren ereduak; Inguruaren aldaketak. Kutsadura, ebaluazioa eta ondoreak. Zaharberrikuntza; Biosfera Erreserban garapen eutsigarriko eredu bat ezartzeko formulak; Tokiko biztanleen bizitza kalitatearen bilakaera.

- C Taldea. Kudeaketa eta Administrazioa: Lurralde Ekintzako Egitamuen ezarketa, jarraipena eta ebaluazioa; Hirigintza planeamenduen integrazioa, Biosfera Erreserbaren kudeaketan; Gizarte dinamizazioa (ingurugiro hezkuntza nabarmenduko da); Ingurugiroari buruzko gizarte gatazken konponketa.

8.3.1. garatu beharreko arlo nagusiak eta lortu nahi diren helburuak

Gai orokor horien garapena faktore ugariren menpe dago; horien artean, aurrekontuei buruzko xedapenak ezezik, ondokoak ere sartzen dira: Biosfera Erreserba kudeatu beharra, ikerketen emaitzak, alderdi interesatuen koordinazio nahiz elkar ulertzearen emaitzak, nazioarteko joerak, etab.

Ondoren, talde orokor bakoitzaren barruan garatu beharreko arlo nagusietariko batzuk deskribatzen dira, baita lortu nahi diren emaitzak ere, Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidari osoan zehar egindako azterketan ezarritakoaren arabera.

Hemen ez dira egon dauden aukera guztiak aipatuko: Erabili eta Kudeatzeari buruzko oraingo Egitamu Gidaria indarrean dagoen artean kontutan har daitezkeenak bakarrik aipatuko dira.

A Taldea. Ekologi, paisaje eta kultur sistemen azterketa:

A.1. Ekosistema bereziak: itsasbazterra, Estuarioa eta sistema karstikoa.

- Mugatu eta ikertzea, sailkatu eta baloratzea, eskualde mailako testuinguru biogeografikoan.

- Unitate biotiko nagusiak espazioan eta denboran identifikatzea, baita jarioak eta ibilerarako oinarrizko loturak ere (funtzionamendu ereduak).

- Erabili eta kudeatzeari dagokionez dauden aukerak ezartzea, euren egoera naturalean mantentzea bermatzeko.

- Prozesu ekologikoen eta ziklo biogeokimikoen jarraipena egitea. Inguru naturalaren alderdi guztien jarraipena egitea, berezko aldaketak nahiz giza jardueren ondoriozkoak aurkitzeko.

A.2. Aniztasun biologikoa, Ekotonoak eta eremu naturalak mantentzea (haltzadiak, dunak, hariztiak, landak, hesiak, mantuak eta orlak, besteak beste).